XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, denbora haietan politiká oso gai arantzetsu bat zen; horrexegatik tiro printzipalak erlijioaren kontra zuzentzen ziren; egia da, hala ere, burruka hori, zeharki bederen, eta batez ere 1940.etik, batailla politiko bat zela.

Lehen oldarra Strauss-ek 1835.ean emanda zedukan, bere Jesusen Bizitza-rekin.

Liburuon aitzineraturiko mito ebanjelikoen eratze-teoriaren kontra, geroago Bruno Bauer altxatu zen, Ebanjelioaren kontakizun mordo bat haren egileek berek fabrikatuak zirela agertuaz.

Polemika hau autokontzientziák substantziaren kontra zerabilan burruka baten filosofiazko maskarapean peleatu zen; mirakuluen ebanjeliar istorioak berezko modu batez eta komunitate erlijiosoaren golkoan sorturiko mitoak ote ziren ala sinpleki ebanjelistek berek fabrikatuak ote zireneko arazoa, puztu egin zen, azkenean Historia unibertsalari bidea markatzen dion potentzia dezisiboa substantziá ala autokontzientziá ote deneko problema bihurtu arte; azkenez, Stirner, anarkismo modernoaren profetá, etorririk Bakunin-ek beronengandik asko baino gehiago hartu du eta kontzientzia subiranoa bere Bakar subiranoaz koroatu arte (7) Engelsek Max Stimer-en (Kaspar Schmidt-en pseudonimoa berau) Bakarra eta beronen jabegoá izeneko liburua aipatzen du 1845.ean publikatua. (Editorialaren oharra).

Ez dugu Hegeldar eskolaren zatikatze-prozesoaren alderdi hau aztertzera gelditu nahi.

Guretzat are inportanteagoa da hauxe jakitea: Hegeldar gazte ausartenen masa hark, erlijio positiboaren kontra burrukatzeko premia praktikoák horretara beharturik, anglo-frantses materialismoraino gibeleratu beharra ukan zuela.